Euskal Girotze Barnetegia
Hasiera Gunearen mapa Kontaktua Informazio orokorra
Jolas-motak
gidoi urdina Euskararen motibazio saioak
gidoi urdina Tailerrak
gidoi urdina Irteerak
gidoi urdina Euskal ohitura eta ospakizunak
gidoi urdina Egun eta saio bereziak
gidoi urdina Girotzeko ekintzak-> (5)
gidoi urdina Mahai jolasak
gidoi urdina Kanpoko jolasak-> (15)
Jolasen proposamena
Bidali zure jolasa
Bilaketa bizkorra
 
Hitz zehatzak erabili bilatzen duzun jolasa aurkitzeko.
Bilaketa aurreratua
Informazio orokorra

Jolas bilduma hau Euskal Girotze Barnetegietan eratu eta probatutakoa da. Bertan antolatzen diren egonaldien helburua ondo pasatu eta euskararen erabileran eragitea da, euskararen aldeko jarrerak sortu eta bultzatzea, erabiltzeko gogoa piztu eta indartzea.

Zentro horietan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako 8-14 urte bitarteko ikasleak izaten dira, gela osoak, eta 25 ikasle ingurukoak.

Jolasen ezaugarriak:

  • Jolasaren izenburua: Jolasaren izenburua.
  • Jolas-mota: Jolasak 8 multzotan sailkatzen dira eta multzo batzuk azpimultzoak dituzte. Jolasen sailkapena ikusi.
  • Adina: 8-14 urtekoentzat pentsatutako jolasak izan arren, besteentzat ere balio dezakete.
  • Iraupena: Azaltzen den denbora gutxi gorabeherakoa da. Antolaketa eta jolasaren bilakaera kontuan izanik, luzatu edo laburtu daiteke. Ekintza luzeak hainbat saiotan egitea gomendatzen da.
  • Partaide kopurua: Ekintzak 25 neska-mutil inguruko taldeentzat prestatuta daude. Beste kopuru batzuetarako ere egokiak izan daitezke.
    • Talde handia: 25 neska-mutil.
    • Talde handia azpimultzoetan: 25 neska-mutikoak 3-4-5 taldetan banatuta, guztiak batera eta jolas berean arituz.
    • Talde txikia: 5-10 neska-mutil. 
  • Monitoreak: Ekintza nolakoa den ezagututa, monitoreen jokabide egokiena zein izan daitekeen jartzen du, aholku modura.
  • Hizkuntza lanketa: Agertzen diren ekintzetan hizkuntzaren trataera ezberdina da. Hori dela eta lau atal bereizten dira:
    • Ezagutza: Euskararen arlo zehatzen bat lantzeko balio dute. Alboan jarrita dago zer landu daitekeen bakoitzean.
    • Motibazioa: Helburuei buruzko hausnarketa bideratu eta gogoa pizten laguntzeko jolasak dira.
    • Erabilera trinkoa: Ekintza hauetan erabilera handia da, eta gehienetan bideratuta daude (gidoiak ikasi, azalpenak eman...).
    • Erabilera orokorra: Ez dute hizkuntza lanketa zehatzik, jolasaren araberako erabilera baino ez da.
  • Ikastetxea/ Elkartea eta Ikastetxearen/ Elkartearen e-posta: Datu hauek, jolas egilea identifikatzeko dira eta behar izanez gero Jolas Bildumaren kudeatzailea egilearekin kontaktuan jartzeko. Ez dira webgunean argitaratuko.
  • Azalpena: Jolasaren prozesua xehetasun handiz adieraziko da. Kontutan izan ezazue irakurtzen duenak ez duela jolasa ezagutzen.
  • Materiala: Jarduera burutzeko beharrezko baliabideak: errotulagailuak, liburuak, ...
  • Aldaera: Jarduerak izan ditzakeen aldaerak, beste era batean egiteko.
  • Oharra: Jarduera egiteko garrantzitsua gerta daitekeen zerbait.
  • Dokumentazio osagarria: Jolasa burutzeko material osagarria beharrezkoa izanik (txantiloiak, testuak, irudiak, bideoak,...) Jolas Bildumaren kudeatzailearekin harremanetan jarri zaitez material osagarriaren bidalketa kudeatzeko.