Euskal Girotze Barnetegia
Hasiera Gunearen mapa Kontaktua Informazio orokorra
Jolas-motak
gidoi urdina Euskararen motibazio saioak
gidoi urdina Tailerrak
gidoi urdina Irteerak
gidoi urdina Euskal ohitura eta ospakizunak
gidoi urdina Egun eta saio bereziak
gidoi urdina Girotzeko ekintzak-> (5)
gidoi urdina Mahai jolasak
gidoi urdina Kanpoko jolasak-> (15)
Jolasen proposamena
Bidali zure jolasa
Bilaketa bizkorra
 
Hitz zehatzak erabili bilatzen duzun jolasa aurkitzeko.
Bilaketa aurreratua
Antzerkia
Antzerkia
Irudia handitu

Jolas-mota:  Tailerrak
Adina:  7-14 urte
Iraupena:  300 minutu (hainbat saiotan
Partaide-kopurua:  Talde txikia
Monitoreak:  Gidari
Hizkuntza lanketa:  Erabilera trinkoa
Materiala:  Mozorroak, osagarriak, gidoiak, errotuladoreak, margoak eta paper handia.


Azalpena:  

Gure lan jarduna hiru saiotan banatuko dugu. Saio bakoitza ordu eta erdi ingurukoa izango da. Prest dagoenean, beste saio batean, emanaldia egingo dugu. Hasteko, gidoiak aukeratuko ditugu, horretarako hainbat arlo kontuan izanik: hizkuntza maila, partaide kopurua, adina, izaera, tokia eta behar dugun materiala.

  • LEHENENGO SAIOA: lehenik, antzerkia zer den azalduko dugu eta jarraituko ditugun pausoak zeintzuk diren zehaztu. Ondoren, gidoia aurkeztu, irakurri eta pertsonaiak banatuko ditugu. Pertsonaiak aukeratzerakoan hainbat bide har daitezke. Ahal bada euren nahia betetzen saiatu, arazoak sortzen badira zozketaz erabaki eta haur bakoitzaren ahalmenak kontuan izan (hizkuntza aldetik, buruz ikasterakoan eta antzezterakoan). Gidoia bi edo hiru aldiz irakurri, bakoitzak bere papera jarraituz (ondo ahoskatu eta landu intonazioa) eta entsegu txiki bat egin.
  • BIGARREN SAIOA: Gidoiekin entsegua egin, mozorroak aukeratu, kokapena zehaztu eta apainketarako behar ditugun horma-irudiak eta osagarriak prestatu.
  • HIRUGARREN SAIOA: Entseguak egin dena ondo atera arte, emanaldian izango den bezala. Kontuan izan beharreko puntuak: ikusleei bizkarrik ez eman, garbi eta ozen hitz egin, zerbait ahazten denean asmatu egin behar dela esan eta bakoitzaren sartu-irtenak eta kokapenak zehaztu.


Aldaera:  
1.- Behar adinako heldutasuna baldin badute, gidoia asmatzea ikasleen esku utz daiteke. Prozesua luzatu egingo da.
2.- Gidoiaren testua banatu gabe, argumentuaren ahozko azalpenak egin eta behar adina aldiz errepikatu. Kasu honetan, ikasleek beren hitzak erabiltzea da helburua.


Oharra:  

Agerraldien arteko tartea motza izan behar da. Horretarako, dekoratuak aldatzerakoan praktikotasunez jokatu. Azken entseguak eta emanaldia toki berean izatea komeni da.


Jaitsi fitxaren PDFa
Jaitsi jolasa