Euskal Girotze Barnetegia
Hasiera Gunearen mapa Kontaktua Informazio orokorra
Jolas-motak
gidoi urdina Euskararen motibazio saioak
gidoi urdina Tailerrak
gidoi urdina Irteerak
gidoi urdina Euskal ohitura eta ospakizunak
gidoi urdina Egun eta saio bereziak
gidoi urdina Girotzeko ekintzak-> (5)
gidoi urdina Mahai jolasak
gidoi urdina Kanpoko jolasak-> (15)
Jolasen proposamena
Bidali zure jolasa
Bilaketa bizkorra
 
Hitz zehatzak erabili bilatzen duzun jolasa aurkitzeko.
Bilaketa aurreratua
Belarrak
Belarrak
Irudia handitu

Jolas-mota:  Tailerrak
Adina:  11-14 urte
Iraupena:  120-180 minutu
Partaide-kopurua:  Talde txikia
Monitoreak:  Gidari
Hizkuntza lanketa:  Ezagutza (lexikoa)
Materiala:  Herbarioak, belarren fitxak, kontsulta liburuak, aerofixa, errotulagailuak eta kartulinak.


Azalpena:  

Irteera egin aurretik helburuak azalduko zaizkie umeei:

  1. Belarrak ezagutzea eta zaintzea (sendabelarrak bereziki).
  2. Sendabelarrak erabiltzeko antzinako usadioa azaldu eta ingurugiroarekiko lotura sakona azpimarratu.
  3. Belarren fitxa bete, herbario txiki bat osatzeko aukera emanik. Hamar-hamabi umek osatzen du taldea. Hiru taldetxotan banatzen ditugu. Edozein belarren ezaugarriak jasotzeko balio duten fitxak banatuko zaizkie (belarraren izena, non aurkitu duten, loreak badituen...). Irteeran taldekide guztiak irakaslearekin batera joango dira, baina talde txikietan egingo dute lan. Irakasleak taldez talde laguntza emango die. Irteerako ibilbidea ez da edozelakoa izango. Irakasleak aurretiaz ezarritako inguruetatik egingo da, zein belar jaso daitezkeen zehazten delarik. Ibilbide bakarra egin beharrean bi edo hiru egin daitezke. Talde txiki bakoitzak lau belar jasoko ditu eta berauei dagokien fitxa bana beteko du, geroago kartulina batean (65 x 50 cm.) itsatsiko dira herbarioa osatzeko. Irteera burutu ondoren, talde txiki bakoitzak bere lanaren berri emango dio talde osoari kartulinaz baliatuz. Kartulina eskolara eramango dute.


Aldaera:  
Tailer moduan ez ezik, mendiko irteera moduan ere egin daiteke.


Jaitsi fitxaren PDFa
Jaitsi jolasa